Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua du Kirol Campusak, antolatzaileen berbetan. Uztalaren 19ra bitartean, astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste hainbat gunetan batuko dira kirolzale gaztetxoak askotariko kirolak egiteko.
Kirol campusean 2008 eta 2012 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrak daude, 236 ume guztira, eta hamabi monitore dituzte. Goi Mailako Kirol Udalekuetan, aldiz, 2004-2007 urteen bitartean jaiotako gazteak ari dira parte hartzen, 32 gazte guztira, bi monitoreren ardurapean.