Elgoibarko Udalak 60.000 euro erabiliko ditu herriko merkataritza sustatzeko bonoen kanpainarako. 4.000 bono atera dituzte. Bono bakoitzak 15 euroko prezioa izango du, eta Udalak beste 15 euro gehituko ditu. Beraz, hamabost euroan erositako bonoarekin 30 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bono eskuratu ahal izango ditu, eta diru kopuru hori ekainaren 14ra arte trukatu ahal izango dute.
Orain arte, 64 establezimendu batu dira ekimenera, eta bonoak kanpainari atxikitako edozein saltoki eta zerbitzutan erabili ahal izango dira. Esan bezala, gaur hasi dira bonoak saltzen, Kalebarren plazan, Gabi jatetxe ondoko lokalean, eta sekulako ilarak sortu dira. 13:00ak arte egongo dira goizez bonoak saltzen, eta arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara.
∞Lotura duten albisteak:
- Merkataritza dinamizatzeko bonoak eguaztenetik aurrera jarriko dituzte salgai (2020-05-22)
- Herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina abian da Mendaron (2020-05-25)
- Berraktibazio plana abian jarrita milioi bat euroko inpaktu positiboa sortzea aurreikusten du Elgoibarko Udalak (2020-05-08)
Hona bonoak erabili daitezkeen Elgoibarko komeretzio eta zerbitzuen zerrenda: