Eskola-jarduera irailean itzuliko da, salbuespenak-salbuespen, eta aurten Unibertsitatera sartzeko proba egin behar duten ikasleak dira salbuespen horietako bat. Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, hilabete atzeratu behar izan zuten selektibitatea: uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo dute. Elgoibar BH Institutuko 130 ikasle ari dira azterketak prestatzen, eta astelehehen honetatik ikaskideen ondoan eta irakasleen gidaritzapean prestatu dezakete. Denak batera eskolara joan ezin daitezkeenez, egutegi bat zehaztu du ikastetxeak. Lehenengo astean ikasgai amankomunetakoak joango dira eskolara, eta bigarren astean, hautazkoetakoak. 26-27 ikasleko gelako ratioa erdira ekarri dute orain. Bi egunean behin joango dira talde bakoitzekoak ikasgeletara.
∞Lotura duten albisteak: