Herriko jaietan jotzen dira dianak Elgoibarren eta Euskal Herri osoan. Festarako deiok goizago jotzen ziren lehen. Dianak edo garai bateko alboradak egunsentian egiten zituzten, eta txistulariak etxez etxe joaten ziren aintzina, alkatearen etxera, zinegotzien etxera, apaizarenera, medikuarenera…
Elgoibarren Internetera mugatuko dira aurten Trinitate jaiak. Ekintza bakarra egin da kalean: Udal Txistulari Taldearen Diana. 9:00etan batu dira Kalegoen plazan, eta talde argazkia eta pieza bat jo ostean, lau laguneko hiru taldetan banatuta zeharkatu dituzte herriko kale eta auzoak.
Gaur egin ohi den umeen danborrada ere ezin izan da kalean egin koronabirusagatik, baina Udalak danborrak hartu eta leiho eta balkoietara irteeteko eskatu zien herriko umeei. 10:30etan ziren irtetekoak baina danbor hots oso gutxi entzun dira. Nagusien danborradakoak ere kalera irten izanaren penaz gelditu ziren atzo, eta su artifizialak jaurtiz kontsolatu ziren.
∞Lotura duten albisteak:
- Trinitate domekarako Diana berezia prestatu du Udal Txistulari Bandak (2020-06-04)
-
Trinitateak ospatzeko 'Beti Elgoibar' abestia jo dute Udal Musika Bandako kideek nork bere etxetik (2020-06-03)
-
Andrea Arriola: “Udalak ezin du antolatu jendea multzo handitan elkartzeko aukera ematen duen ekitaldirik” (2020-05-29)
- Koronabirusagatik ezhoikoak izango diren trinitateetako egitaraua aurkeztu du Udalak (2020-05-28)