Trinitateak ospatzeko 'Beti Elgoibar' abestia jo dute Udal Musika Bandako kideek nork bere etxetik

Barren.eus 2020ko eka. 3a, 13:56

Elgoibarko Udal Musika Bandak keinu bat egin nahi izan die beti moduan ospatu ezin izango ditugun Trinitate jaiei, eta Txomin Mujikak sortutako 'Beti Elgoibar' abestia jo dute bandako kideek, nork bere etxetik. (bideoa barruan)

 Udal Musika Bandako kideen irudiez gainera Trinitate jaietako danborradetakoak ageri diren bideoan zabaldu dute Trinitate jaiak ospatzeko jo duten Beti Elgoibar kantua. Bandako zuzendariak, Gorka Mujikak, aurkezten du bideoa hasieran. "Badirudi Egoera hobera doala, eta poliki poliki hasi gara kalera irteten. Elgoibarko Udal Banda ere geldi egon da, kideak etxean sartuta eta ezin kontzerturik eman. Hala ere, bakoitzak bere etxean jarraitu du entseatzen eta trinitateak ospatzeko abesti bat ere prestatu dugu", dio.