Debegesaren egoitzan egin dute sinatze-ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, Confebaskeko eta BPTDko presidente Eduardo Zubiaurre, BPTD Enpresa Elkarteko hainbat ordezkari, besteak beste, Xabier Alzaga Danobat Groupeko Zuzendari Nagusia, Borja Emparan, Engranajes Uretako Zuzendari Nagusia, Cristina Zumeta, Debegesako Enpresa eta Berrikuntza saileko arduraduna eta Carlos Abad, Urkotronik enpresako gerentea. Bestalde, Debabarreneko eskualdeko hainbat alkateak ere egon dira bertan. Elgoibarko eta Mendaroko alkateak ez dira Debegesan egin duten ekitaldian izan, baina sinatzaileen artean daude, eskualdeko guztiek sinatu baitute adierazpena.
Irakurri hemen Adierazpena -PDF-
• Lau helburu
Adierazpena lau helburu lortzeko asmoz sinatu dutela jakinarazi dute
- BPTD Enpresa Elkartearen lankidetza jarduerak babestea, eskualdearen eta industriaren alde.
- Eskualdearen industrializazio jasangarria indartzeko eta hobetzeko bokazioa areagotzea, klimaren aldeko errespetuz.
- Ahalegin publiko-pribatu horretan udalez gaindiko administrazioen parte hartzea eskatzea, lurralde-oreka hobetu eta Debabarrenaren ahalegin eta bokazio industriala gehiago aitortzeko.
- Inguruko eskualdeekin elkar hartzea lurralde oreka ahalbidetuko duen estrategia bat ahalbidetzeko.
Industriaren aldeko lankidetza jarduerak babesteko momentu egokia dela argi dutela esan dute, eta egun bizi dugun osasun krisi egoerak ekar ditzakeen ondorioei aurre egiteko elkarlana sustatu behar dela industria bultzatuz.