Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2,1 milioi euro + BEZ izango da. AP8ko 66,400 eta 67,300 kilometro puntuen artean jarriko dituzte panelak, Ikastola eta Institutoaren artean. Bilborako noranzkoan 866 metroko luzera izango dute, eta Donostiarakoan, berriz, 405 metrokoa. Gune horretan Sallobenteko zubibidea dago, beraz, panelak jartzeaz gain, euste sistemak eguneratuko dituzte. Aurrekontuari dagokionez, 972.200 euro erabiliko dituzte pantailak jartzeko, 828.700 euro zubiaren egitura indartzeko eta 278.100 euro zubibideari eusteko sistema berritzeko. Azkenik, 74.000 euro erabiliko dituzte obrak sortutako hondakinak kudeatzeko. Obra honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errepideetako zaratari aurre egiteko ekintza-planean du jatorria.
∞Lotura duten albisteak: