Domekan estreinatuko dute ‘Patria’ telesaila HBO katean

Barren.eus 2020ko ira. 25a, 08:51

Gaztetan lagun izan eta urteekin haserretutako Miren eta Bittoriren azken urteetako bizitza kontatzen du Fernando Aranburuk idatzitako izenburu bereko liburuan oinarritutako 'Patria' telesailak. ETAk armak utzi dituen egun berean, senarra hil zioten herrira itzuliko da Bittori. Bere itzulerak iraganeko minak eta zauriak irekiko ditu, bereziki Mirenengan, iraganean hain lagun izan eta gaur egun berarengandik oso urrun dagoelako. Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak izango dira protagonista nagusiak, baina telesailean beste aurpegi ezagun bat ere ikusiko dugu: Jon Olivares Elgoibarko Izarrako langile izandakoa. Joxe Mariren azalean ariko da, eta paper garrantzitsua izango du traman zehar. [Olivaresek BARREN aldizkariari emandako elkarrizketan azaldu zituen telesailaren eta bere paperaren inguruko xehetasunak]

Horrez gain, irudien lokalizazioak ere gertutasuna emango dio telesailari, izan ere ageri diren kaleko irudiak Elgoibar, Soraluze eta Donostian grabatu zituzten, bereziki. Gainera, Elgoibar, Mendaro zein inguruetako herrietako makina bat lagunek egin zituzten figurante lanak grabazioan. Ordubeteko zortzi kapituluz osatuta dago telesaila, eta domekan emango dute lehenengo atala HBO katean. Dena dela, lehenengo atala Telecinco kateak ere emango du irekian, baina oraindik ez dute data zehaztu.

2020 09 25 patria aktoreak zinemaldian donostia zinemaldia

2020 09 25 trailer patria hbo elgoibar manifestazioa

∞Lotura duten albisteak: