Mendaroarrak aktore lanetan 'Patria'n

Barren.eus 2019ko mar. 28a, 21:06

Mauro Gonzalez eta Jokin Maiora mendaroarrek ere aktore lanak egingo dituzte Patria telesailean. Lehena hasia da grabaketekin eta Maiora Elgoibarren hasiko da.

Maiora, Soraluzeko casting-ean aukeratu zuten, eta Gonzalez, berriz, Elgoibarkoan. Datorren astean Elgoibarrera etorriko dira Patria-koak grabazio lanak egitera. Mauro Gonzalez Soraluzen egin dituzten grabaketetan ibili da dagoeneko, eta Jokin Maiorari Elgoibarkoetara joateko esan diote. Gonzalezek badu eskarmendua zinemagintzan, Sasikoen pikondoa filmean parte hartutakoa baita (beheragoko argazkian, txapelarekin).

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 28 patria MauroGonzalez mendaro JokinMaiora

2019 03 28 mauro gonzalez mendaro sasikoen pikondoa