• Maiatzean estreinatzekoa zen ‘Patria’baina koronabirusaren eraginez atze-ratu egin behar izan zuten estreinaldia. Azkenean, Donostiako Zinamaldian es-treinatu dute. Pandemiak kalte ala fa-bore egin dizuela esango zenuke?
Fabore eta kalte, biak. Niri pertsonalki, fabore egin didala esango nukegehiago. Konfinamenduan konturatu nintzen ez nengoela prest orain etorri ahal zaidanari aurre egiteko, eta hilabete horietako atzerapena oso ondo etorri zait neure burua datorrenari aurre egiteko prestatzeko. Zentzu horretan ondo etorri zait. Baina beste alde batetik, maiatzeko estreinaldia Donostian eta Madrilen egin behargenuen, eta orain, koronabirusaren eraginez Madrilgoa bertan behera geratu da.
• Kartela publiko egin zutenean polemika handia sortu zen. Sare sozialetan hainbat adituk kritikatu zuten kartela, alde bietako biktimak berdindu egitenzituelako. Nola bizi izan duzue hori?
Liburuak berak polemika sortu zuen, telesailak ere bai eta kartelak are handiagoa. Sare sozialetan zabaldu den mezuarekin ez nator bat. Nire ustez, kartehorretan ikusten da bi familia protagonisten sufrimendua. Alde baten dago aita hil dioten familiaren sufrimendua, eta beste aldean familia bateko semea ikusten da isolatuta, bakarrik, eta sufritzen baita ere. Ni bi sekuentzia horietan agertzen naiz, eta nik, Jon Olivaresek, negar egin nuen bi sekuentzia horiek grabatzerakoan. Kartela, azkenean, artea da eta artea bakoitzak bere erara interpretatzen du, baina nire ustez ez da izan hori mezua. Dena dela, aktoreak lasai egon gara polemika horren erdian. Hasieran apur bat kezkatu nintzen ez nekielako polemika hori zenbateraino zabalduko zen, baina berehala konturatu nintzen polemika gugandik at dagoen zerbait dela. Azken batean HBOkatearen marketin kanpaina barruan sartzen da polemika, eta horri esker jende guztiak jakin zuen noiz emitituko zuen HBOk lehenengo kapitulua.
• Zinemaldiko estreinaldiak arrakasta handia izan zuen, eta kritika onak jaso zituen Telesailak.
Sekulakoa izan zen estreinaldia. Zortzi kapituluak jarraian eman zituzten, atsedenaldi batekin, eta emanaldia amaitu zenean harrituta gelditu nintzen aretoan zenbat jende zegoen ikustean. Telesaila gogorra da ikusteko, eta ikusle gehienek zortzi ordu aguantatu zuten jarraian. Eurek txalo egin ziguten, baina guk ere bai beraiei, amaierara arte han egon zirelako. Egia da engantxatu egiten duela.
• Zer iruditu zaizu Zinemaldiak telesailei ere lekua egitea?
Ondo dago. Gaur egungo telesail gehienak zine formatuan grabatzen dira, eta telebistako plataformetan pisu handia hartu dute. Lehen ez zeukaten balioa ematen zaie gaur egun telesailei. Aurrekontu handiagoak dituzte, beste modu batean grabatzen dira eta zinearen kalitatea ematen dute. Felix Viscarret Patriako zuzendaria zine mundukoa da, eta hori nabaritu da Patriaren ekoizpenean.
• Zinemaldia barrutik ezagutzeko aukera izan duzu aurten, hain justu ere, koronabirusak baldintzatutako edizioan.
Bai, pena izan da. Gure proiekzioa amaitu zenean bageneukan han bizitakoa gure artean komentatzeko beharra, baina ezin izan genuen inora joan. Zuzenean hotelera eta ohera. Egun intentsoak izan dira zinemaldikoak, oso nekatuta bukatu nuen.
• Nola ikusi duzu zure burua pantaila handian?
Aktoreoi, normalean, ez zaigu gustatzen gure burua ikustea eta oso kritikoak izaten gara gure buruekin. Telesaila gustatu zait, oso ondo egina dago eta niretzako sekulako pribilegioa izan da aktore horiekin lan egitea. Poztasun handia eman dit proiektua eurekin konpartitzeak, baina nik neure burua ez dut hain ondo ikusi. Aitor Gabilondok esan zidan “zure burua gustatu zaizula esaten badidazu, ez zara aktorea”. Zentzu horretan, beraz, lasai nago, eta gainera, aktore guztiok kritika oso onak jaso ditugu, eta pozik gaude.
• Joxe Mari ETAko kidearen papera egin duzu. Nola prestatu duzu zure burua haren azalean jartzeko?
Prestaketa gogorra izan da, edo behintzat intentsoa. Alde batetik, gorputza landu behar izan dut fisikoki. Entrenatzaile pertsonal bat jarri zidaten, eta elikadura ere zaindu behar izan nuen. Zeu gimnasioko entrenatzaile batekin jardun nintzen, eta oso gustura. Nire bizkarra 15 edo 20 bat zentimetro hazi zen denbora gutxian, baina horrez gain, psikologikoki ere prestatu ninduen grabaketa faseari aurre egin ahal izateko. Gogorra izan da grabazioa; ordu asko, gauez grabatu dugu asko, euritan... Ni mentalki gogor egotea ere bazen bere ardura. Zentzu horretan zorte handia eduki dut entrenatzailearekin. Eta pertsonaia bera sortzeko ere lan handia egin dut. Dokumentalak ikusi ditut, informazio asko irakurri dut, Aitor Gabilondo, Felix Biscarret eta Oscar Pedrazarekin asko hitz egin dut eta nobelak berak ere asko lagundu dit. Nobelak sakon lantzen ditu senideen arteko harremanak eta hortik ere informazio asko lortu dut. Azken batean Joxe Mari ulertzen ahalegindu naiz, epaitu gabe. Bere barruan zer daukan jakitea ezinbestekoa da, ulertzeko zerk bultzatzen duen bere erabakiak hartzera. Esango nuke lortu dudala Joxe Mari ulertzea, epaitu gabe. Eta alboan Elena [Irureta], Ane [Gabarain], Loreto [Mauleon], Eneko [Sagardoi] eta Mikel [Laskurain] bezalako aktoreak edukitzeak ere asko lagundu dit.
∞Lotura duten albisteak:
- Domekan estreinatuko dute ‘Patria’ telesaila HBO katean (2020-09-25)
- BIDEOA: Jon Olivares 'Patria'ko aktoreari elkarrizketa telesailaren inguruan (2019-04-02)
- Ikusmina sortzen ari da 'Patria' telesailaren grabazioa Elgoibarren (2019-03-01)
- Mendaroarrak aktore lanetan 'Patria'n (2019-03-28)
- 'Patria' telesaila Elgoibarren grabatuko dute datorren astean (2019-03-28)
- Elgoibarko Izarrako langile Jon Olivares 'Patria' telesaileko aktoreetako bat izango da (2019-03-15)
- 'Patria' telesailean parte hartzeko kastinga egingo dute Elgoibarren (2019-01-29)