Robotika ikastaroak atzeratu egin dituzte, eta Bizilabekoak 'online' emango dituzte

Barren.eus 2020ko urr. 29a, 12:59

Elgoibarko Udalak Robotika ikastaroak etetea erabaki du eta Bizilabe programako eskolak 'online' emango dituzte aurrez aurre beharrean.

Pandemiari aurre egiteko helburuarekin, eta alarma egoerak eman dion boterea baliatuta, neurri murriztaileak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Neurrietako bat da gehienez sei laguneko taldeak elkar daitezkeela toki itxietan zein aire zabalekoetan, pribatuetan zein publikoetan. Hori dela eta, Robotikari buruzko ikastaroak atzeratzea erabaki du Elgoibarko Udalak. Berriro martxan jartzeko aukera dagoenean jaki araziko dutela gaineratu dute. Ikastaroetan parte hartzen ari diren ikasleei ordaindutakoaren zati bat itzuliko dietela ere jakinarazi dute. "Robotikako ikasle bakoitzak, dagoeneko, urriari dagokion ordainketa egin duenez (36 euro), eta lau eskoletatik hiru bakarrik eman direnez, ikasle bakoitzari 9 euro itzuliko zaizkio". 

 • Bizilabe 'online'
Robotika ikastaroekin batera, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatzea helburu duen Bizilabe programa ere martxan du Udalak. Kasu honetan, eskolak 'online' emango dituztela aurreratu dute.

∞Lotura duten albisteak: