Debegesak martxan jarritako aholkularitza zerbitzuaren helburua da enpresa horren egoeraren diagnostikoa egin eta besteak beste, eskura ditzakeen dirulaguntzen edo dirulaguntza-programen berri eman.
Autonomoei eta ETE bakoitzaren egoerara moldatutako arreta pertsonalizatua emango dutela azaldu dute. "Aholkularitza programa honen lehen urratsa autonomo edo ETEaren COVID19aren ondorengoko egoera aztertzea izango da. Horretarako, Gipuzkoako foru aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean egindako erremienta erabiliko da diagnosia egiteko. Abiapuntua eta Etorkizuna izena du erramintak eta enpresen egoera aztertu eta radiografia bat egiten laguntzen du".
Etorkizuneko beharrak asetzeko eskuragai dauden dirulaguntzak eta laguntza programen inguruan informazioa ere emango diete eskatzaileei.
Zerbitzua doakoa da eta eskualdeko edozein autonomok zein ETE txikik dauka eskatzeko aukera, Debegesarekin kontaktuan ipinita: ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatziz edo telefono honetara deituz: 943 820 110.