Eta hain zuzen ere horixe egin du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak. Galdera horiek eta gehiago egin dizkiete aukeratu dituzten zenbait ahobiziri eta belarripresti, eta baita edizio honetako berrikuntza izan diren ariguneetako ordezkariei ere, eta horien testigantzak jaso dituzte 'Bigarren Euskaraldia Elgoibarren' bideoan, Euskaraldiak gure herrian laga duenaren lagin bat jasotzeko asmoz. Herriko Antzokian batu direnek primizian eta zine pantailan ikusi duten bideoa bihar zabalduko dugu barren.eus webgunean.
25 minutuko bideoa ikusi ostean, '6000 metroan' dokumenatala eman dute. Felipe Uriarte mendizalea da dokumentalaren zuzendaria eta berak aurkeztu du Himalayan grabatuta dagoen lana. Hamabi euskal gazte eta bederatzi xerpa gazte dira protagonistak.
∞Lotura duten albisteak: