Gazte mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko finalean dantza egin zuten Almortzak, Goenagak eta Etxanizek

Barren.eus 2020ko abe. 14a, 13:12

Legazpin jokatu zuten zapatuan Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, D kategorian (2005ean eta 2006an jaiotakoak). Ligan puntu gehien eskuratu zituzten hamalau dantzariek hartu zuten parte finalean.

Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako lau ordezkarik lortu zuten finalerako sailkatzea, baina Jon Etxeberrriak ezin izan zuen Legazpira joan. "Oso zaila izaten da txapelketa honetarako sailkapena lortzea eta gure lau dantzarik lortu zuten: Aimar Almortzak, Markel Goenagak, Eneko Etxanizek eta Jon Etxeberriak. Lan bikaina egin dute urte osoan eta Legazpin ere eman dute daukaten mailaren berri, emaitza onak lortuaz gainera. Pena bakarra, Jonek ezin izan zuela joan", azaldu dute eskolako arduradunek.

Legazpiko Latxartegi aretoan jokatu zuten D kategoriako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia. Goiz Deia txistulari bandako kideen doinuez lagunduta 'Ehun dukat', 'Aurkez aurke' eta 'Agurra' dantzatu zituzten epaimahaikideen aurrean.
A eta B mailetako finalak aurreko astean jokatu zituzten Errenterian, eta Elgoibarko bi dantzarik hartu zuten parte, Nerea Galindok eta Malen Galarragak.
Oraingoz amaitu dira txapelketak dantzari gazteontzak. Liga berriro noiz hasiko den ez dakiten arren, bitartean lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.

2020 12 12 aurresku elgoibar legazpian finala eneko etxaniz goierriko hitza

2020 12 12 aurresku elgoibar legazpian finala sarituak

∞Lotura duten albisteak: