Nerea Galindo eta Malen Galarraga B Kategorian lehiatu ziren, 2007-2009 urteen atean jaiotako dantzariekin batera. Maddi Davila villabonarra gailendu zen Niessen Kulturgunean, aretoa beteta, jokatu zen txapelketan. Neurriak hartuta eta osasun eta segurtasun baldintza denak "zorrotz" errespetatuta gauzak egiten jarraitzea dagoela eta kulturak aurrera egin behar duela nabarmendu dute txapelketako antolatzaileek. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatu dute Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia. Inazio Bereziartua eskolako arduradunak ere pozik daude dantzari elgoibartarrek oholtza gainean erakutsi zutenarekin, euren maila eman zutelako.
Datorren zapatuan, abenduaren 12an, D kategoriako (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa jokatuko dute Legazpiko Latxartegi Aretoan (16:30). Elgoibarko lau dantzari daude Legazpian dantza egiteko sailkatuta dauden hamabi dantzarien atean: Aimar Almortza, Markel Goenaga, Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria; nahiz eta azken honek ezin izango duen joan.
Errenterian jokatutako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko irudi bat. Argazkia: CARRERA