Etxetik kanpora (ere) lan egin nahi zuen, baina aldi berean, baita ahalzen guztian seme-alabekin egon ere, eta topatu zuen modua. Konfinamenduan diseinatu zuen bere nahi eta beharretara ondoen egokitzen zen negozio-eredua eta urrian zabaldu zuen obradorea. Eta hasiera “ezin hobea” izan du. Dozenaka zorion-agur mezu jaso ditu telefonoan eta sare sozialen bidez Gabon ostean, eta orain, amets egiten jarraitu nahi lukeela dio. Amesten eta hazten jarraitzeko, baina, ekintzaileentzako dirulaguntzen zain jarraitzen du. “Ahoa betetzen zaie laguntzen kontuarekin, baina erraztasunik ez dago”. Momentuan webgunea sortu du (galletiak.com) eta Facebooken ere badago, Galle-Tiak Mendaro izenarekin.
• Noiz eta nolatan animatu zinen gozogintzako tailerra sortzera?
Lanari adikzioa izan diot beti eta ama egin aurretik hainbat negozi zabaldu izan ditut. Zabaldu izan ditut okindegiak, kafetegiak, bai eta dendak ere, beste pertsona batzuek kudea zitzaten. Beste batzuek ekoizten zituzten produktuak saltzen ibili izan naiz bizi osoan, hori bai. Baina halako batean Zigor ezagutu nuen Donostian. Garai hartan kafetegi batean ari nintzen lanean Donostian eta erabaki nuen Donostiako oihan hartatik ihes egitea, hiriburua oihana delako. Altzolara etorri ginen bizitzera eta hilabeteren barruan haurdun gelditu nintzen. Jare izan nuenean erritmoa jaitsi behar izan nuen halabeharrez. Eta bi urte t’erdira iritsi zen Adur. Ordurako Mendaron geunden, herri txiki batean, bi ume txikirekin, eta ulertu arren, ez nintzen gai euskaraz solasaldi bat izateko. Nora joan behar nuen nik lan bila egoera horretan? Diru premia apartekorik ez neukan, baina ez nuen nahi ama izatera mugatu. Emakume naiz ama izan aurretik eta lana egin nahi nuen, baina nire ordutegi beharretara egokitzen zen lantipoabehar nuen. Ordura arte probatutako negozio-ereduek, beraz, ez zidaten balio, dendek eta tabernek ordutegi lotua dutelako eta nire egoeran ezin nuelako, edo ez nuelako nahi. Eta bizitza osoa eman dudanez gozogintzako tailerren jiran, horrekin amesten hasi nintzen.
• Pandemia bete-betean erabaki zenuen negozioa sortzea, dozenaka negozio txikiren azkena iragartzen hasiak zirenean. Ausarta izatea zer den!
Bai, eta bultzada nagusia zein izan zen badakizu? Banatzaile bati erosten nizkion beti txokolatezko gailetak eta erdiak baino gehiago apurtuta iristen zitzaizkidan beti. Amorrarazita ninduen horrek, eta horrexegatik erabaki nuen neu hastea gailetak egiten. Donostiako Goxo-Lanak gozogintzako tailerrean hazi naiz ni. Senide izan ez arren, etxe-etxeko izan ditut beti Pepe, Mikel eta gainerako langile guztiak eta haraxe jo nuen laguntza eske, Peperengana [Pepe Castillo]. Aurten erretiroa hartuko du, eta bera ari zait gozogintzako sekretu guztiak irakasten. Halaxe hasi nintzen gailetak egiten, etxean propio horretarako egokitutako gela batean. Etxean egindako gailetarik, baina, ezin nuen saldu eta horregatik Goxo-Lanakera jo nuen berriro. Nik etxean sortutako errezetak edo formulak eman eta gaileta haiek euren lantegian ekoiztea proposatu nien. Nire gailetak ziren, neuk emandako osagaiekin eta neuk esandako kantitateekin egindakoak, baina baldintza egokian sortutakoak. Inbertsio handirik egin gabe merkaturatu nituen nire lehenengo gailetak, eta arrakasta izan zuten. Iaz izan zen hori, eta konfinamenduan guzti horri forma ematea lortu nuen, Nafarroan.
• Nafarroan?
Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri bezperan Etxalarko nekazaletxe batera [Bagoleko borda] alde egin nuen bikotekidea eta seme-alabak hartuta, itxi egingo gintuztela aurreikusten nuelako. Hamabost egunerako alokatu nuen etxea, baina iristeaz batera, etxeko-andreak, Ameliak [Pajares] –oso emakume jatorra bera– esan zigun hamabost egunetik gora egiten genituen egun guztiak gonbidatu gisa egingo genituela. Bi hilabete eta erdi egin genituen han, eta Ameliak sukaldatzen irakatsi zidan. Bizitza osoan ezingo diot eskertu gugatik egin zuen dena. Maiatza azkenaldera itzuli ginen, kalera irteteko baimenak eman zituztenean. Bordan geundela eman nion forma proiektu honi. Ez nuen aspertzeko tarterik izan. Hantxe sortu nuen logoa ere, eta itzuli nintzenean martxan jarri nintzen. Lokal hau erosi nuen nahiko modu onean, baimen eskaera guztiak jaso nituen eta ekin nion gozogintzari. Urrian zabaldu nuen. Azkarra izan da dena, besteak beste jende ona izan dudalako inguruan eta asko lagundu didatelako denek. Horregatik askotan uste dut proiektu hau denona dela.
• Eskaintza asko handitu duzu denbora motzean. Hasi, baina, zerekin hasi zinen?
Egunean kontsumitzekoa ez zen produktu batekin hastea erabaki nuen, lanera egunero joan beharrik ez izateko, ume txikiak ditudalako eta nahi nuelako haien ondoan egon nire premia zuten guztian. Industria da hau, ez da ordu jakin batean zabaltzen eta ixten den denda, jende askok hala uste badu ere, eta aipatutako arrazoi horregatik, erlojuari lotua bizi nahi ez nuelako, huts-hutsean gailetekin hastea erabaki nuen, hiru hilabeterako iraupena dutelako, hutsean enbasatuz gero. Horrek aukera ematen zidan egun batean 400 gaileta egiteko, eta hurrengoan umea gaixo banuen, etxean gelditzeko. Saltzeko aukera ere badaukat, eta garbi izan ni hemen banago eta bezeroak eskatzen duen hori baldin badaukat, emango diodala, baina berez beste profesional batzuek saltzeko ekoizten dut. Lasarten, Hernanin, Eibarren, Tarrasan... saltzen dituzte nire gailetak eta bidalketak ere egiten ditut Espainia osora. 30 bat gaileta ezberdin eskaintzen hasi nintzen urrian, eta orain gaileta beganoak batuta, 65bat izango ditut, eta datorren astean glu-tenik gabekoekin ere hasi nahi nuke, baieta kaferako pastatxoak egiten ere, askokeskatu didatelako.
• Ez ahaztu palmerak aipatzea.
Eta palmerak, bai. Kuadrillako batektentatu ninduen palmerak egitera, Aidak. ‘Zergatik ez duzu palmerarik egiten? ´ botazidan, eta ezin nuela erantzun nion, lami-natzeko bost bat metroko makina behardelako horretarako. Baina ez zuen lanhandia izan ni xaxatzen, berehala berotunintzen-eta. Gau hartan bertan hasi nin-tzen ideia horri bueltaka eta biharamu-nean Peperi deitu nion galdetzeko iahojaldrea egiten hasteko lekurik lagakoote zidan eurenean. Baietza eman zidan,eta biharamunean han nintzen Donostian, Peperenean, hojaldrea egiten ikasten. Momentuan, astero joaten naiz Goxo-La-nakera eta hango txoko batean ematenditut orduak eta orduak hojaldrea egiten. Han bertan moztu, ontzietan sartu eta izozteko ekartzen dut gero, arrautzarik etairinik ez duen orea izanda arazorik gabeizoztu eta landu daitekeelako gero. Momentuan hala moldatzen naiz, baina hasia naiz laminatzeko makina neure lantegian non jarri pentsatzen. Mahai gainean ikusten duzun hojaldre hori Donostian egindakoa da, eta hor daukat hiltzen.
• Hiltzen?
Bai, hojaldreak hil egin behar du. Eginez ikasi nuen hori ere. Lehenengo aldian moztu nituen hojaldre zatiak, egin nituen palmerak, eta egostean izugarri hazi zen hojaldrea. Pepek azaldu zidan hiru-lau bat egunean kanpoan utzi behar dela hojaldrea, hiltzen, harekin lanean hasi aurretik. Palmerek izan duten arrakasta izugarria izan da. Ez nuen asko usteko hasieran!