AP8 autobideko 66,400 eta 67,300 kilometro puntuen artean jarriko dituzte panelak, Ikastola eta Institutoaren artean. Bilborako noranzkoan 866 metroko luzera izango dute, eta Donostiarakoan, berriz, 405 metrokoa. Gune horretan Sallobenteko zubibidea dago, beraz, panelak jartzeaz gain, euste sistemak eguneratuko dituzte.
Panelek 2,5 metroko garaiera izango dute 66,400 kilometroaren eta biaduktuaren artean eta bi metrokoa biaduktuan. Lau metroko garaiera izango dute biaduktutik 67,185 kilometro puntura arte. Obra honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errepideetako zaratari aurre egiteko ekintza-planean du jatorria, eta 1.550.180 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Esleitu dituzte panel akustikoak jartzeko lanak, eta zortzi hilabetean egin beharko dituzte (2020-11-30)
- Panel akustikoak jartzeko obra lizitazio fasean sartu da (2020-07-10)
- Basarteko bizilagunak zarata murrizteko panelik gabe jarraitzen dutela salatu du EH Bilduk (2020-02-03)
- Hasi dituzte zaraten kontrako pantailak jartzeko lanak (2019-06-07)
- Zaraten kontrako pantailak jarriko ditu Bidegik AP-8 autobidean Elgoibar parean (2019-05-22)