Gaur ez da koplarik entzungo baserri atarietan

Barren.eus 2021ko ots. 4a, 11:00

Otsailak lau egun ditu gaur, Santa Ageda bezpera, baina Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea ez da baserri auzoetara joango.

Aurten ez dute baserri atarietan kantuan eta eskean jardungo. 1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserrietan kopla-kantari jarduteko ohitura zaharra, eta ordutik behin baino ez dute huts egin; 2015ean izan zen, urte hartan otsailean bota zuen elurteagatik. Aurten ere kale egingo dute, COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta.

2018an izan zen Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldearen 25. Urteurrena, eta orduan osatutako gehigarria berreskuratu dugu, baserrietako Santa Ageda eskea zer den hobeto ulertzeko.

2021 02 04 santa eskea elgoibar izarra 2020 bolatokixan hasieran

∞Lotura duten albisteak: