Elgoibarko Izarrako koruak baserriz baserri irten ziren atzo santa eskean, 1994an ohitura berreskuratu zutenetik 26. aldia izan zen. Kalegoen plazan elkartu ziren 14:30ean, eta bi taldetan banatu ziren han, ahalik eta baserri gehienetara ailegatzeko. Santa Ageda Eguna ailegatzeko gutxi falta zela bukatu zuten jarduna, Aiastiako elkartean afalduta.
Herriko ikastetxeetan ere ospatu zuten santa eskea. Elgoibar Ikastolako ikasleak kalera irteten ziren lehen baina ikastetxe barruan ospatu ohi dute orain. Ikastetxeko erdiko aretoan batu ziren ikasleak, irakasleak eta gurasoak, eta giro ederrean abestu zituzten oles kantak. Era berean, Herri Eskolako ikasleek ere abestu zituzten santa eskeko koplak, eta ez bakarrik ikastetxe barruan. Izan ere, herri eskolako ikasle batzuek Jubilatuen Biltokian eta Eguneko zentroan ere abestu zuten. Herri Eskolaren blogean ikus ditzakezue grabatu dituzten hainbat bideo.
ARGAZKI-BILDUMA: 2020ko Santa Ageda Bezpera Eguna Elgoibarren
∞Lotura duten albisteak:
- Ospitalean eta Eguneko Zentroan izan dira kantuan Mendaro ikastolako koplari gazteak (2020-02-04)
- Etxegina taldekoak izan dira santa eskean irteten aurrenekoak, giro epela lagun dutela (2020-02-01)
- Etxegina taldekoak zapatuan irtengo dira santa eskean herriko kaleetan, eta Elgoibarko Izarrakoak martitzenean, baserriz baserri (2020-01-28)