Ospitaleratutakoen datuak oso kezkagarria izaten jarraitzen du. Ostiraletik beste 237 lagun ospitaleratu dituzte Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean ingresatuta daudenen kopuruak ere gora egin du: Gaur, 147 lagun daude ZIUn, zazpi gehiago. Atzo, 7.254 proba egin zituzten Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian (4.451 PCR proba eta 2.803 antigeno proba) eta horietatik 633k positibo eman zuten: Araban 71, Bizkaian 245 eta Gipuzkoan 302. COVID-19arekin beste 60 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur, 147 lagun zaude Zainketa Intentsiboen Unitatean, zapatuan baino zazpi gehiago.
Adin tarteei erreparatuz gero, aipagarria da gazteenetan zenbat kasu antzeman diren azken egunetan. Atzoko datuei erreparatuz gero, kasu gehien 40 eta 64 urte bitartekoetan atzeman zituzten (257), baina intzidentzia tasa handiena 19 eta 39 urte bitartekoen artekoa da (590,89). Adin tarte horretan 152 positibo izan ziren atzo. Adingabeetan ere asko zabaldu da gaitza. Atzo, 137 positibo izan ziren adin tarte horretan (0-12 artekoetan, 19; 2-5 artekoetan, 14; 6 eta 12 urte bitartekoetan, 47), 13 eta 16 artekoetan, 35; eta 17-18 urte bitartekoetan, 22) eta intzidentzia-tasa 537koa da.
• Eskualdean
Gure eskualdera etorrita, lau dira gorri dauden herriak: Eibar, Soraluze, Deba eta Mutriku. Edonola ere, zilegi da mugakide diren 400dik gorako tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna; Elgoibartik gorri dagoen Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera edo Mendaro eta Deba harteko joan etorriak, esaterako. Izan ere, mugakide diren eta ohiko zirkulazioa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduko da, erosketak eta aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko. Hona hemen herriz herriko datuak:
- Deba: 24 positibo izan dira azken hiru egunetan, eta intzidentzia-tasa 935,26koa da
- Eibar: +43 (549,61)
- Ermua: +12 (337,10)
- Elgoibar: +10 (268,63)
- Mendaro: 0 (330,97)
- Mallabia. 0 (252)
- Mutriku: +6 (526,91)
- Soraluze: +8 (905)
• Itxiera perimetrala
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda. Azkenekoz joan den astelehenean eguneratu zuen zerrenda hori Jaurlaritzak, eta biharamunean sartzen da indarrean. Ondorioz, gaurtik itxialdi perimetrala indarrean izango da Bilbon, Donostian eta Gasteizen, baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Hona hemen eremu gorrian dauden herrien zerrenda.
- 5.000 biztanlez gorakoak: Amurrio, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Berango, Bilbo, Deba, Donostia, Eibar, Erandio, Errenteria, Getxo, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Laudio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Sestao, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Trapagaran, Villabona, Gasteiz, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
- 5.000 biztanlez azpikoak: Aia, Alegia, Anoeta, Aramaio, Ataun, Aiara, Berantevilla, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Bastida, Legorreta, Otxandio, Soraluze, Orduña, Zaldibia, Zambrana, Zestoa eta Zizurkil.