Gipuzkoan 100.000 biztanleko 483 laguni atzeman diete COVID-19a azken hamalau egunetan, eta hortaz itxiera perimetrala ezarriko dute lurraldean, bihartik aurrera, datorren martitzenera arte, gutxienez. Beste horrenbeste gertatzen da Araban ere, 423,97ko intzidentziarekin eremu gorrian baitago. Bizkaian 354,38koa intzidentzia-tasa. Hiru lurraldeetan 5.000 biztanletik gorako 29 herri daude eremu gorrian. Gaur sartu dira, besteak beste, Bilbo, Getxo, Portugalete, Sestao, Errenteria, Hondarribia, Pasaia, Azkoitia eta Zarautz.
Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako 19 herri daude eremu gorrian: Arrasate, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Ordizia, Orio, Oñati, Tolosa, Pasaia, Villabona, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga.
Eta, honakoak dira eremu gorrian dauden 5.000 biztanletik beherako herriak: Aduna, Aia, Alegia, Alkiza, Altzaga, Anoeta, Baliarrain, Berrobi, Bidania-Goiatz, Eskoriatza, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Getaria, Hernialde, Irura, Itsasondo, Legorreta, Lizartza, Olaberria, Ormaiztegi, Segura, Soraluze, Zaldibia, Zegama eta Zizurkil.
Debabarrenari dagokionez, joan den asteburuan, apirilaren 9tik 11ra bitartean, 51 COVID19 kasu positibo atzeman zituzten eskualdeko herrietan eginiko antigeno eta PCR probetan. Hortaz, aurreko asteburuan baino bederatzi positibo gutxiago atzeman zituzten. Soraluzen (18) eta Eibarren atzeman dituzte COVID19 kasu gehien.
Hona Debabarrenako asteburuko Covid19 datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Apirilak 9 | Apirilak 10 | Apirilak 11 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (345,78) | 3 | 2 | 12 | 17 (-8) |
Ermua (262,19) | 2 | 1 | 0 | 3 (-8) |
Elgoibar (268,63) | 3 | 0 | 1 | 4 (-6) |
Deba (165,05) | 1 | 1 | 0 | 2 (-1) |
Soraluze (956,22) | 9 | 4 | 5 | 18 (+8) |
Mendaro (330,97) | 3 | 0 | 0 | 3 (+2) |
Mutriku (338,73) | 4 | 0 | 0 | 4 (+2) |
Mallabia (336,13) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
DEBABARRENA (275) | 25 | 8 | 18 | 51 (-9) |
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaitzak hedatzen jarraitzen du, 1,18ko oinarrizko birsorkuntza tasa erregistratu baitzen atzo. Ospitaleen egoerak ere okerrera egin du. Azken orduetan 64 lagun ingresatu dituzte eta 545 lagun daude Osakidetzako ospitaleean; horietatik 125 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan, aurreko egunean baino lau gehiago.