Elgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzeko, eta landareei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa izateko.
Interesatuek ekainaren 2tik 18ra eman beharko dute izena Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 7:30etik 15:30era. Elgoibarren ez ezik, Eibar eta Ermuan ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa, eta eskualdeko irabazleak 250 euroko bonoa jasoko du saritzat, eta herri mailan 200 euroko bi erosketa bono banatuko dituzte. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.
Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 741 050 telefonora dei dezakete edo arreta@elgoibar.eus helbidera idatzi. Halaber, lehiaketaren oinarriak udal webgunean eskuragarri izango dituzte: www.elgoibar.eus.
Furgobaratza Zerbitzukoak lorak doan ematen ari dira gaur goizean, Kalebarren plazan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan parte hartzeko lore banaketa egingo dute ekainaren 2an (2021-05-19)
- Elgoibarko eta eskualdeko balkoirik ederrenak saritu dituzte (2019-09-09)
- Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren ekitaldia antolatu dute (2019-05-17)
- Karmele Elorzak eta Roberto Merinok irabazi dute herriko balkoi edo leiho ederrenaren saria (2019-05-19)
- Elgoibarko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa abian da (2018-04-20)