Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan parte hartzeko lore banaketa egingo dute ekainaren 2an

Barren.eus 2021ko mai. 19a, 08:42

Elgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzeko, eta landareei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa izateko.

Interesatuek ekainaren 2tik 18ra eman beharko dute izena Herritarren Arretarako Zerbitzuan, 7:30etik 15:30era. Elgoibarren ez ezik, Eibar eta Ermuan ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa, eta eskualdeko irabazleak 250 euroko bonoa jasoko du saritzat, eta herri mailan 200 euroko bi erosketa bono banatuko dituzte. Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Bestalde, ekainaren 2an, Furgobaratzan furgoneta iritsiko da Elgoibarrera, eta 10:00etatik 13:00etara lorak banatuko ditu, doan. Etxebizitza bakoitzeko lora bat banatuko dute. Horretarako, etxean jasotako inprimakia beteta eraman beharko da.
Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 741 050 telefonora dei dezakete edo arreta@elgoibar.eus helbidera idatzi. Halaber, lehiaketaren oinarriak udal webgunean eskuragarri izango dituzte: www.elgoibar.eus.

∞ Lotura duten albisteak: