Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioan emandako epaiaren arabera, akusatua azpikeriaz aritu zen, biktimak alkohol-tasa altua zuela, armagabetuta zegoela eta erasoa lepotik egin ziola kontuan hartuta. Epaimahaiak ebatzi du biktimak ez zuela bere burua defendatzeko aukerarik izan.
Fiskaltzak eta defentsako abokatuak mozkortuta zegoela eta egindako kaltea onartu izana aringarritzat hartzeko eskatu zuten. Alabaina, bederatzi lagunek osatu duten zinpeko epaimahaiak ez dute halakorik ikusi, eta erruduntzat jo dute Pablo Acuñaren hilketagatik akusatutako gizona.
Ebazpenaren ondotik, aldeek saio bat egin zuten eta beren zigor-eskariak egokitu zituzten. Fiskaltzak eta defentsak 17 urteko kartzela-zigorra galdegin dute; hildakoaren familiak 20 urteko kartzelaldia eskatu ditu; eta emakumearen abokatuak, 5 urtekoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Pablo Acuña hiltzeaz akusatutako gizonak errudun dela onartu du, baina hil nahi izana ukatu du (2021-06-02)
- Fiskaltzak "hilketa eta lesioak" egotzi dizkio Elgoibarren pertsona bat labankadaz hiltzeagatik akusatua dagoen gizonezkoari (2020-04-01)
- Maiatzean hil zuten Pablo Acuñaren gorpua Nikaraguara bidean da (2019-07-03)
- Hilketa arbuiatu eta biktimen senitartekoei eta gertukoei babesa agertu diete plazan batutako herritarrek (2019-05-13)
- Joan den zapatuko hilketa ez dela indarkeria matxista kasua izan zabaldu du Ertzaintzak (2019-05-13)
- 36 urteko gizonezkoa da labankadaz hil dutena, eta Ertzaintzak atxilotu du ustezko erasotzailea (2019-05-11)