Pablo Acuñaren hilotza enbalsamatu eta Almeriara eramatekoa zuten autoz eta handik Nikaraguara, sorterrira. Elgoibarko Mugica Beilatokian errezatu zion errespontsua Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoak, eta senideek grabatuta, zuzenean jarraitu ahal izan zuten Nikaraguatik, hildakoaren gurasoek eta arrebetako batek, besteak beste.
• Sorterriratzeko diru bilketa
Elgoibarko agur-ekitaldira hogeita hamarren bat senide batu ziren. Acuñaren gorpua sorterriratzeko 4.000 bat euro batu dituzte senide eta lagunek eta eskerrak eman dizkiete Humanitatea eta Euskadiko Nikaragua elkarteei, Abadiñon eta Madrilen sustatu zituzten dirua batzeko ekimenengatik, eta lagundu dieten elgoibartar guztiei. Gorpua sorterriratzeko gastuak 5.000 euro baino gehiagokoak izan dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Hilketa arbuiatu eta biktimen senitartekoei eta gertukoei babesa agertu diete plazan batutako herritarrek (2019-05-13)
- Joan den zapatuko hilketa ez dela indarkeria matxista kasua izan zabaldu du Ertzaintzak (2019-05-13)
- 36 urteko gizonezkoa da labankadaz hil dutena, eta Ertzaintzak atxilotu du ustezko erasotzailea (2019-05-11)