Sara Zozaya Donostiako bakarlaria da, baina oraingoan taldeaz lagunduta etorriko dela Elgoibarrera iragarri du, Antton Goikoetxea, Asier Renteria eta Urtzi Iza musikariekin, hain zuzen ere.
Musikari gaztea baina eskarmentuduna da Sara Zozaya. Musika munduan akordeoiarekin hasi zen eta kantuak sortzen hasi zen 12 urte zituela, gitarrak eta teklatuak lagunduta. Hainbat musika proiektutan jardun ostean (The Roof, esaterako), Nerabe taldeko abeslaria da egun. Bere kantu propioak, pertsonalenak, bakarka zein hirukote formatoan kaleratzen ditu. Multi-instrumentista ere bada eta askotariko musika estiloak landu ditu, pop-etik elektronikara, besteak beste.
Eguen honetan Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan emango duen kontzertua 22:00etan hasiko da.
Bere ibilbidea aldatu zuen abestia argitaratu zuen Zozayak iaz, lili izenekoa. Eta hilabete batzuk geroago abestiaren bertsio alternatiboa plazaratu zuen: Iili (reimagined)
∞Lotura duten albisteak: