Barañaingo Pilota Taldeak antolatzen duen San Esteban pilota txapelketan 150 pilotari inguru aritu dira lehian, sei adin tartetan. Retegi frontoian jokatu dituzte partidak domeka arratsaldetan eta joan den domekan jokatu zituzten finalak. Infantil mailako finalean Igoa eta Okiñenak osatutako Irurtzungo bikotea izan zuten aurkari Iker Izagirrek eta Jokin Artetxek, eta gipuzkoarrek nagusitasunez irabazi zieten finala nafarrei, 18-4ko emaitzarekin.
Joan dena asteburu emankorra izan zen pilotari elgoibartarrentzat, Lagunak taldeko palistek ere Udaberri Txapelketako finala jokatu baitzuten.
∞Lotura duten albisteak:
- Asier Gurrutxaga eta Mikel Arrieta palistak txapeldunorde Udaberri Txapelketan (2021-06-21)
- Iker Izagirre pilotaria Gipuzkoako txapeldun (2020-01-08)
- Iker Izagirre pilotariak irabazi du berezkoen Gipuzkoako txapelketa (2019-06-18)
- Izagirre-Iriondo bikoteak irabazi du Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (2019-04-02)
- Iker Izagirre Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan lehiatzeko hautatuen artean (2019-03-27)
- Iker Izagirrek ezin izan zuen finalerdietarako sailkatu (2018-12-17)
- Gipuzkoako txapelketako final-laurdenetako partida jokatuko du Iker Izagirre pilotariak Ikastolako frontoian (2018-12-14)