Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu zituzten, joan den barixakuan, Andoainen, Astigarragan eta Soraluzen. Lagunak pilota eskolako bikote batek, 2. urteko alebinen mailako finala jokatu zuen Andoiango Arrate pilotalekuan. Julen Iriondo mendaroarrak eta Iker Izagirre elgoibartarrak Murumendi taldeko Madinak eta Monrealek osatutako bikotearen aurka jokatu zuten, eta tanto bateko aldeaz irabazi zuen Lagunak taldeko bikoteak, 16 eta 15 izan zen azken emaitza.
Iker Izagirre banakako Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan ere ari da parte hartzen, hautatua izan eta gero.
∞Lotura duten albisteak: