Imanol Alvarez sailkapen nagusiko bigarrena da Abiatzen Torneoan

Barren.eus 2021ko eka. 25a, 14:01

Hamahiru lasterketa jokatu ostean amaitu da Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Abiatzen Torneoa. Laboral Kutxako Unai Iribar txirrindulari ibartarra izan da erregularrena, 128 puntu eskuratuta, eta berak lortu du garaipena.

Azken proba Tolosan jokatu zuten ekainaren 13an, baina Iribarrek ez zuen parte hartu 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan lehiatu baitzen egun berean Euskadiko selekzioarekin (hirugarren postua lortu zuen). Hainbat astetan sailkapen nagusiko lidertzari eutsi zion Imanol Alvarez (Eiser-Hirumet) txirrindulari elgoibartarrak. Beasainen jokatu zen azken aurreko proban hartu zion aurrea Iribarrek. Tolosan jokatu zuten azken proban sailkapen nagusiko lehen sailkatuek ez zuten punturik batu eta bere horretan gelditu zen sailkapena. Hala, txapeldunorde izan da Imanol Alvarez, 117 punturekin. Mikel Retegi (Lizarte) izan da hirugarren, 105 punturekin. (ikus sailkapen nagusia). Taldekako sailkapenean Laboral Kutxak lortu du lehen postua eta Eiser Hirumet taldeak bigarrengoa.

Imanol Alvarez Espainiako Kopan ere ari da lehiatzen, eta hor 21. postuan dago, 119 punturekin.

∞Lotura duten albisteak:

2021 06 25 imanol alvarez eiser hirumet abiatzen torneoa elastikoa