Imanol Alvarez, Frantziako txirrindulari gazte onenen parean

Barren.eus 2021ko eka. 17a, 14:01

Ekainaren 12tik 13ra bitartean jokatu zuten Beaujolais Tourra, goi mailako txirrindulariak batzen dituen lasterketa. Frantzia hego-ekialdeko eskualdea den Rhone-Alpesen jokatzen da proba hau, Alpeen inguruan eta Lyon hiriburutik gertu.

Irteera hartu zuten 23 taldeetatik 21 frantziarrak ziren, bat suitzarra eta beste bat Eiser Hirumet txirrindulari talde euskalduna, Imanol Alvarez elgoibartarraren taldea. Hain justu, berak eskuratu zuen posturik onena taldekideen artean: sailkapen nagusiko 12. postuan sailkatu zen, eta laugarren egin zuen 23 urtez azpikoetan, Frantziako txirrindulari gazteenekin parez pare lehiatzeko gai dela erakutsiz. AC Bisontine taldeko Simon Combes txirrindulari frantziarrak eskuratu zuen lehen postua sailkapen nagusian, Kevin Bessonek (Occitane Cyclisme Formation) egin zuen bigarren eta Steffan Bennettek (Team Pro IMMO-Nicolas roux) hirugarren. 145 kilometroko lehen etapan Kevin Besson frantziarra izan zen azkarrena, eta 15. postuan sailkatu zen Imanol Alvarez, Bessonengandik bost minutura.

 • Beñat Fernandez, Gipuzkoako selekzioarekin
Asteburu berean, Mendaroko txirrindulari bat ere lehiatu zen Frantziako errepideetan. Elgoibarko Laboral Kutxa taldeko Beñat Fernandezek Bocage et de L'Erneeko Tourrean hartu zuen parte Gipuzkoako selekzioarekin.

2021 06 17 gipuzkoako selekzioa txirrindularitza benat fdz