Udako aisia eskaintza “arrakastatsua” izan dela adierazi dute arduradunek

Barren.eus 2021ko ira. 2a, 17:32

Udal Ludoteka eta Gaztelekua kudeatzen dituen Zehar, Heziketa eta Programak elkarteko arduradunek eta Atxutximaikako kideek udako aisia eskaintzaren balorazioa egin dute, eta udaldia “arrakastatsua” izan dela adierazi dute.

Datuei erreparatuz, udako haurrentzako aisia eskaintzan, Ludotekak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneako Atxutxiamaikak elkarlanean antolatzen dutena, 245 haurrek parte hartu dute, adin tarte bakoitzari egokitutako programazioarekin, eta Gaztelekutik antolatzen duten nerabeentzako aisia eskaintzan 230 nerabek parte hartu dute.

 • Ikasturte berria, irailaren 6an
Ludotekak eta Gaztelekuak datorren astelehenean ekingo dio ikasturte berriari. Ludotekak honako txanda eta ordutegiak izango ditu:

  • HH5-LH1 astelehenetan eta eguaztenetan 16:30etik 19:00etara.
  • LH2-LH3: martitzen eta eguenetan, 16:30etik 19:00etara.
  • LH4-LH6: barikuetan, 16:30etik 19:00etara.

Ludotekan parte hartzeko izena eman behar da: 943 748 883 / ludotekaelgoibar@gmail.com

Gaztelekuak, berriz, nerabeekin planak egingo ditu lehen bi asteetan. eta irailaren 22tik aurrera, ohiko ordutegia izango du:

  • Eguazten, eguen eta domeketan: 17:00etatik 20:00etara.
  • Bariku eta zapatuetan 17:00etatik 21:00etara.

Gaztelekuan parte hartzeko ere eman behar da izena: 943 743 228

2021 09 02 2021 06 21 udalekuak hasi elgoibar kalegoen plaza 1

∞Lotura duten albisteak: