2 eta 12 urteko umeentzako eskaintza prestatu dute, eta adin tarte bakoitzari bere neurrirako jarduerak antolatu dizkiete. Denetarik izango dute umeek, aisialdiaz gozatzeko. Elgoibarko eskaintza Elgoibarko Izarrak eta Udal Ludotekak (Zehar, Heziketa eta Programak elkarteak) antolatu dute elkarlanean, eta Mendarokoa, aldiz, Udalak antolatu du, baina Elgoibarko Izarraren bidez kudeatuko du.
246 ume, bi txandatan, arituko dira Elgoibarren 34 hezitzailerekin, eta Mendaron, aldiz, 70 ume eta zazpi hezitzaile.
∞Lotura duten albisteak:
- Izena epe barruan eman duten guztiek edukiko dute lekua udalekuetan (2021-05-07)
- Elgoibarko Izarrak udaldia luzatuko du, eta zaintza-zerbitzua eskainiko du (2021-04-19)
- Udalekuak bertan behera laga dituzte, baita Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-07-18)
- Termometroak, maskarak eta baimen orriekin, baina ondo pasatzeko gogoa ere bai udalekuetako lehen egunean (2020-07-01)
- Hasi da udako aisia eskaintza Elgoibarren eta Mendaron (2019-06-24)