Mausitxak irabazi du du San Martin Azokako gazta txapelketa Bergaran

Barren.eus 2021ko ira. 13a, 09:37

San Martin feria egin zuten zapatuan Bergaran eta Mausitxa baserrriko gaztak eskuratu zuen lehen saria gazta lehiaketan.

Ordiziako gazta txapelketan saririk eskuratu gabe gelditu eta astebetera irabazi du Mausitxak Bergarako gazta txapelketa. Hamalau gazta ekoizlek hartu zuten parte San Martin Azoka barruan jokatu zen txapelketan eta epaimahaikideek Mausitxako gaztari eman zioten puntu gehien. Hona gazta lehiaketako sailkapena:

  1. Mausitxa (Elgoibar) 216 puntu.
  2. SC Kortaria (Lekaroz) 196 puntu.
  3. Unai Lekuona (Araia) 187 puntu.

Aurtengo San Martin azokak 40 bat postu eduki zituen, betiko azoka izan ez bazen ere pandemia dela-eta. 

 • Deban ere txapeldun Mausitxa
Bergaran lortutako txapela ez da uda honetan lortu duen lehenengoa Mausitxakoentzat, joan den abuztuaren 7an Debako Gazta Txapelketa irabazi baitzuten. Debako Urteberriko Ferian zen jokatzekoa gazta lehiaketa hori, urteko lehen zapatuan, baina pandemia dela-eta ez zuten gazta lehiaketarik antolatu Soro Perian. Abuztuko lehen asteburuan egin zuten azkenean eta Mausitxako gazta gailendu zen. Ordiziako Joseba Insaustik aurkeztutako gaztak eskuratu zuen bigarren postua eta Lekarozeko Kortaria gaztagileak eraman zuen hirugarren saria.

2021 09 13 mausitxa gazta deban txapeldun abuztuak17