Dena dela, liburuaren ekarpena ez da haurrentzat bakarrik izango, heriotzaren inguruko galdera-erantzunak ez direlako inoiz erabakita geratzen: “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, eta horixe izan da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa.
Gaur aurkeztu dute Hili liburua Donostiako Udal Liburutegian, eta bertan izan dira Uxue Alberdi, idazlea, Araiz Mesanza, ilustratzailea eta Antxiñe Mendizabal, editorea. Liburuaren nondik norakoak laburtzen ditu Uxue Alberdik ondorengo bideoan. Beheragoko bideoan, berriz, liburuan planteatzen diren hainbat galdera.
∞Lotura duten albisteak:
- Uxue Alberdi Euskadi Literatura Saria, euskarazko saiakeran (2020-10-14)
- Uxue Alberdi: "Denda baten, bizitzeko modu baten, eta elkarri eusteko modu baten taupada bildu nahi izan dut" (2020-09-25)
- Emakume bertsolariek gizon bertsolarien osagarri rola betetzen dutela ohartarazi du Uxue Alberdik (2019-03-21)
- Emakume bertsolarien testigantzak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ liburuan (2019-02-28)
- ‘Poza’ album ilustratua argitaratu du Uxue Alberdik (2018-11-28)
- Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' eleberria saritu du Euskal Herriko literaturazaleak batzen dituen 111 Akademiak (2018-04-12)
- Uxue Alberdik jaso du Euskadi Literatura saria, haur eta gazte literatura atalean (2016-10-13)
- Euskadi Literatura saria irabazi du Iban Barrenetxeak, bigarren urtez jarraian (2012-10-31)