Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' eleberria saritu du Euskal Herriko literaturazaleak batzen dituen 111 Akademiak

Barren.eus 2018ko api. 12a, 11:23

111 Akademiako kideek idazle elgoibartarraren Jenisjoplin eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena. Beraz, 2017ko saria irabazi du. Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da 111 Akademia eta 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmoan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta saria emanez.

Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak publikatutako Jenisjoplin eleberriak jasoko du 111 Akademiako kideek hautatu eta izendatuta, maiatzaren 10ean Andoainen emango duten saria. Hiru bozketa txandetan egin dute aukeraketa. Lehenengoan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde botoa emateko eskatu zitzaien akademiakideei, eta txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren finalistak, eta Uxue Alberdiren lana izan da irabazle.

Janisjoplinek Nagore Vargas du protagonista  eta azken hiru hamarkadetan dago girotua, euskal gatazka testuinguru gisa hartuta. 30 urteko aldea duten bi belaunaldiren bizipenak eta ikuspegi diferenteak jasotzen ditu eta bere esanetan 1990eko hamarkadan Elgoibarren ezagututako marjinalitatearen lekukotasuna da nolabait.
Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean izango da Andoainen

∞ Lotura duten albisteak: