Aurtengo bainu denboraldian 41.501 erabiltzaile izan dira, eta 2019an eta 2018an, 43.000 eta 42.000, hurrenez hurren (2020. urtean 27.000 izan ziren). Uztaila izan da hilabete jendetsuena (15.066); ekainean 11.840 lagun ibili ziren, abuztuan 8.897 eta irailean 5.698. Era berean aipatu dute, denboraldiak irau duen 100 egunetan ez dela inoiz gainditu igerilekuetara sartzeko ezarrita zegoen 1.500 pertsonako muga: "Ekaineko bi egunetan, baina, egun osoan zehar sartu den jende guztia zenbatuta, 1.000 pertsona baino gehiago sartu dira (ekainaren 12an, 1.168, eta ekainaren 13an 1.758)", esan dute arduradunek, eta bi egun horietan ur putzuetako edukiera gainditu zen arratsaldez. Bi egun horien ostean Kirol Patronatuak ur putzuetako edukiera handitzeko aukera izan zuen, eta hortik aurrera edukiera arazorik ez dela egon nabarmendu dute.
Kirol Patronatuko langile eta arduradunek eskerrak eman dizkiete herritarrei eta erabiltzaileei, segurtasun eta prebentzio neurriak errespetatu dituztelako eta horri esker, uda lasaitasunez joan delako.
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2021: 41.500 erabiltzaile
- 2020: 27.000
- 2019: 43.000
- 2018: 42.000
- 2017: 34.000
- 2016: 40.411
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000