Aurreko urtean baino 9.000 erabiltzaile gehiago izan dira Mintxetako igerilekuetan

Barren.eus 2018ko ira. 5a, 07:38

Aurtengo udan iazkoan baino eguraldi hobea -eguzkitsuagoa- egin duela ondorioztatu daiteke Udal Kirol Patronatuak jakinarazi dituen Mintxetako igerilekuei buruzko datuetan erreparatuz gero. Mintxetako igerilekuek 42.000 erabiltzaile izan dituzte, iaz baino 9.000 gehiago.

Domeka honetan, irailaren 9an, amaituko da bainu denboraldia Mintxetako aire libreko igerilekuetan. Ekainaren 9an zabaldu zituzten igerilekuak eta ia hiru hilabeteotan 42.000 erabiltzaile baino gehiago zenbatu ditu Udal Kirol Patronatuak (irailaren 4ra arteko datuak), aurreko udan baino 9.000 erabiltzaile gehiago, hain justu ere. 

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du domeka baino lehen erabiltzaileek bertako biltegian utzita dituzten hamaka edo itzalkinak jaso beharko dituztela. Ohartarazi dute egun horretarako jasotzen ez den materiala ezin izango dela berreskuratu.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2018: 42.000 erabiltzaile
  • 2017: 34.000 
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

2018 09 03 igerilekua mintxeta elgoibar ekainak21 orokor txi

∞Lotura duten albisteak: