Osasun zein ekonomia krisiek gazteengan eta hauen enpleagarritasunean nola eragiten duten aztertuko dute solasaldian. Bai Euskarari Elkarteak antolatu du, IMHren laguntzarekin. IMHko ikasleek presentzialki parte hartzeko aukera izango dute, eta gainerakoek zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango dute enpresen eta profesionalen sarea den Enpresarean.eus webgunean.
Nora Kortaberria Bilbao elgoibartarrak egingo ditu moderatzaile lanak, eta solasaldian honako hauek parte hartuko dute:
- Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria.
- Maialen Olabe Aguirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko koordinatzailea.
- Ibai Zubikarai Zubimendi, Gu Interim Management-eko CEOa.
- Jon Larrañaga Urdalleta, Larra Mekanizatuak enpresako CEOa.