Elgoibarko Udalak 30.000 euro inbertitu ditu herriko merkataritza "dinamizatzeko eta biziberritzeko" helburua duen kanpaina honetan, eta guztira 3.000 merkataritza-bonu egongo dira herritarren eskura. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan. Establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke.
• 41 saltoki
Kanpainara batu diren merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak. Farmaziak, estankoak, gasolindegiak, apustuak egiteko establezimenduak, elikagaien saltokiak eta azalera handiko saltokiak ez dira deialdi honetan sartu.
Honakoak dira bonuak erabili ahal izango diren saltokiak:
- Bizkor Bizikletak
- Masumis
- Zazpi Informatika
- Farmazabal
- Mara Calzados
- Astigarraga Gys Sport
- Cristina Garcia Estetika Eta Terapia Naturalak
- N1 En Zapatillas
- Fadek Ileapaindegia
- Ipintza
- Peluqueria Donna Ileapaindegia
- Ikus Optika
- Sara Jantzidenda
- Modas Iria
- Garate Jantzi Denda
- Peluqueria Maria
- Moma
- G&M Jantzidenda
- Goiara Elgoibar
- Nalai Zapateria
- Ferpi Modak
- Arauri Lurrindegia Eta Estetika Zentrua
- Ecenarro
- Ene Bada
- Karkizano
- Uzuri Optika Audio
- Kala Loradenda
- Aramburu Bitxitegia
- Pitxintxu
- Lete
- Iriondo Kirolak
- Lagunak Textil Colchoneria
- Agurtzane Ileapaindegia
- Peluqueria Idama
- Iriondo Altzariak
- Olaia Martinez Estetika Zentroa
- Biok Dekorazioa
- Kima Bioestetika
- Tx4fitness Gimnasio
- Hurbil Informatika
- Azkue Argazkia
• Bosgarren ekitaldia
Elgoibarko Udalak 200.000 euro inbertitu zituen 2020an kontsumorako bonuen hiru edizioak abian jartzeko: zehazki, maiatzeko lehen kanpainarako 60.000 euro bideratu zituen, ekainean egindako bigarren kanpainarako 57.000 euro eta urrian egindakorako 83.000 euro. 2021ean, berriz, udaberriko kanpainan 30.000 euro, eta orain, bosgarren kanpainan, 30.000 euro.