Santa Klarako mojei buruzko liburua aurkeztuko du eguaztenean Javier Elorza historialariak

Barren.eus 2021ko aza. 12a, 12:15

Elgoibarko herriaren sorreraren 675. urteurreneko ekitaldien barruan, Elgoibarko Santa Klara ordenako mojen monasterioa liburua aurkeztuko du Javier Elorza Maiztegi historialariak datorren eguaztenean, azaroaren 17an.

Javier Elorzak 2013an kaleratu zuen liburu honen beste edizio bat, baina orduan gaztelaniazko bertsioa egin zuen soilik. Orain liburu hura osatu du, testu eta irudi berriekin, eta bi hizkuntzatan idatzi du.

XVI. mendean kokatu du liburua, eta batez ere, komentuaren sorrerari buruzko informazioa jaso du. Liburuaren bigarren zatian komentuan gordeta zeuden dokumentu zaharren transkripzioak jaso ditu. 500 urte baino gehiagoko dokumentuak zeuden komentuan eta haiek kontserbatzeko transkribatu ditu. 

Santa Klara komentu zaharreko kanpandorrea bakarrik ailegatu da gaurdaino. 1976. urteko abenduaren 18an komentu berria estreinatu zuten (orain gutxira arte mojak bizi izan ziren eraikuntza modernoa), eta sarreran, lurrean, kokatu zuten handik metro gutxitara egon zen eraikin zaharreko kanpandorrea zena. Hori da Santa Klara komentu zaharretik gordetako gauza bakarra. Kanpandorrearen muturrean, gurutze bat ageri da.

Eguaztenean aurkeztuko du liburua, 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Hona liburuaren azala:

2021 11 11 Javier Elorzaren liburua santa klara monasterioa azala

∞Lotura duten albisteak: