Jesusen jaiotza irudikatu behar da lehiaketara aurkeztutako jaiotzetan, bakoitzak nahi duen materiala erabilita, eta lanak gehienez, 75x40 zentimetroko neurria eduki behar du. Gehienez sei laguneko taldea osatu daiteke, eta partaide berak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.
Interesatuek elgoibarkojaiotzak@gmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena, abenduaren 13a baino lehen, eta mezu horretan partaideen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira.
Lanak abenduaren 19an aurkeztu behar dira Aita Agirre kulturgunean, bakoitzari egokitutako orduan. Epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu lanik onenak, baina antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzen duten guztientzat egongo direla sariak. Azkenik, lan guztiak ikusgai jarriko dituzte, Aita Agirre kulturgunean, abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 30era. Erakusketa amaitu ostean, urtarrilaren 7an jaso behar dira lanak, 17:00etatik 19:00etara, eta jasotzen ez diren lanak bota egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, Elgoibarko Katekesiak.
Iaz, hamazazpi jaiotza aurkeztu ziren Covid egoerara moldatutako lehiaketara, eta Maria Amaro, Haizea eta Goizalde Luluaga eta Jare Juaristik aurkeztutakoak jaso zuen lehen saria (goiko irudian).
∞Lotura duten albisteak:
- 17 jaiotza aurkeztu dituzte jaiotza lehiaketara (2020-12-22)
- Covid egoerara moldatu behar izan dute Jaiotza Lehiaketa ere, eta aurten ez dute partaideen topaketarik egingo San Bartolome parrokian (2020-11-18)
- Paola Moralesek irabazi du Jaiotza Lehiaketa (2019-12-16)
- Elena eta Maria Amaroren jaiotzak jaso du lehen saria 32. Jaiotza Lehiaketan (2018-12-17)
- Lorena Garciak eta David Romerok irabazi zuten jaiotza lehiaketa (2017-12-13)
- Elena eta Maria Amarok aurkeztutako lanak irabazi zuen jaiotza lehiaketa (2016-12-13)