"Ia 800 mila euro balio dituen makina bat erabat hondatu zaigu eta ez dut uste berreskuratzerik izango dugunik"

Barren.eus 2021ko abe. 16a, 19:50

Kalte material ugari eragin zituzten joan den asteko ufalek Altzolan, Alzola Basque Water enpresan bereziki. Patxi Casal zuzendariak kontatu digu nola bizi izan duten azken zortzi urteetan bizi izan dituzten laugarren ufalak.

Alzola Basque Water enpresa izan da kaltetuenetakoa Altzolan, Deba ibaiak gainezka egiten duen aldiro gertatzen den moduan. Enpresaren beheko solairua eta sotoak hartu dituela urak jakitera eman dute berako arduradunek. Zutabeen gela deitzen dioten gunean, bainuetxea martxan zen aspaldiko graietan bisitariek ura edateko ilarak egiten zituzten lekuan, esaterako, urak bi metroko altuera hartu zuela azaldu dute. Azken zortzi urteetan laugarren uholdeak direla, eta ezintasuna sentitzen dute "administrazioen utzikeriaren aurrean, ez baitiote konponbiderik jartzen halako egoerara garamatzaten arazoei. Badirudi egoera txarrean dauden ibaien arroak ez direla inoren eskumenekoak. Ez horien garbiketa ez eta babesa ere. Ingurunearen babesa ezin liteke egitekoen zerrendan azkena egon. Bien bitartean, Alzola Basque Water familia osatzen dugunok gure larruan sufritzen dugu errealitate gordina: betirako gal dezakegu iturburua", adierazi dute.

2021 12 15 Alzola Basque Water ufalak lanean

nuelako, baina goizeko 4:30ean alarmak jo zuen”. Goizeko 9:30ak alderako sei bat metro egin zuen gora urak, eta lantegia urak hartu zuen. “Beheko eta lehen solairua hartu zituen urak, eta gutxigatik ez da bigarren pisura sartu”.
Kalte material handiak izan dituzte: “Terrazan gas deposito bat geneukan, segurtasun zutabeei lotuta, eta hamar bat metro desplazatuta geratu da, Deba ibaiko ura lau metroko altuerara ailegatu baitzen bi ordu iraun zuen goraldian. Ia 800 mila euro balio dituen makina bat erabat hondatu zaigu eta ez dut uste berreskuratzerik izango dugunik. 5.000 kiloko pisua zuen arren, nahieran mugitu zuen urak batetik bestera, eta ur azpian gelditu zen erabat. Beste bi makina ere hartu ditu urak, eta lokatzez gainezka dauden arren, horiek agian konpontzeko moduan egongo gara”.
Barikutik garbiketa lanetan ari dira, eta Casalek uste du hamabost bat egun gutxienez beharko dituztela berriz lanean hasteko. "Gure lehentasuna guztien artean hogei bat tona pisatzen duten 800 pale dagokioen lekura bueltatzea da, uraren indarrarekin zokoratuta gelditu baitira, elkarren gainean pilatuta" Ur iturrian ere katak egingo dituzte kalitatea kaltetu den ikusteko, baina alde horretatik uste du ez dutela arazorik izango, presio propioa duen iturria delako. "Horixe da gure kezka nagusia, diru galera handien gainetik, iturburuaren egoera ezagutu nahi dugu, negozioaren funtsa baita" Hori bai enpresaren ekoizpena beste pare bat astean geldik egon beharko dela aurreikusten du. Besteak beste, 250 metro hodi garbitu eta esterilizatu behar dituztelako, eta zatika egin behar delako; eta, zati bakoitza bere onera ekartzeko 72 orduko lana izango dutela kalkulatzen dute.
Casalek zentral elektrikoen jarrera kritikatu du: “Hiru zentral elektriko daude ibaian gora, eta horiek beraien etekin handiena lortzen dute ur emaria %90-95 inguruan dagoenean. Orduan irekitzen dituzte presak. Nik uste dut aurretik irekita ura ez litzatekeela kolpera hainbeste igoko, baina legea dagoen moduan hori egin dezakete, ez dute legez kanpoko ezer egiten, baina niri ez zait justua iruditzen. Elektrizitatea garestitzen digute, eta gainera, beraien jokabideak eragiten dituen kalteak ere geuk ordaintzen ditugu”.

Hemen ikus ditzakezuenez gainera, ufalek eragindako kalteak erakusten duten hainbat argazki ikus daitezke https://www.alzola.com webgunean.

2021 12 15 Alzola basque water ufalen kalteak Paletizador

2021 12 15 ufalen kalteak alzola basque water enpresan lehenorain 2.jpg

2021 12 15 ufalen kalteak alzola basque water enpresan gas depositoa

2021 12 15 ufalen kalteak alzola basque water enpresan lehenorain

2021 12 15 ufalen kalteak alzola basque water enpresan lehenorain 3