"Ikusi dituzu egurrezko eskailerak gure herriko denden atarietan? Politak, ezta? Bada gurea desagertu egin da, lapurtu egin digute. Dendarik gabe, bizitzarik ez, eta herririk ere ez. Horrela ulertzen dugu guk gure lana. Urte luzez egunero-egunero maitasunez zaintzen eta apaintzen dugu denda, bezeroei, zuei, ahalik eta zerbitzurik onena eta gertukoena emateko. Gabonak denontzat dira bereziak eta gu ere saiatzen gara gure alea jartzen. Txankakua elkarteak eskuratutako egurrezko eskailerarik gabe geratu gara. Eraman duenak jakingo du zertarako lapurtu digun, guk ez dugu ulertzen. Gora herriko dendak, eta gora herriko dendei bizia ematen dieten erosleak. Eskerrik asko, egunero gurera zatozten lagun guztiei", adierazi dute Garate jantzidentako kideek, gertatutakoarekin haserre.