Abenduaren 24an estreinatu zuten umeek Udalak Lekueder parkean ipini duen tirolina, eta gustura ibili ziren haurrak trolinan behera, erabili ahal izateko txandari itxoin behar izan bazioten ere, asko baitziren 13 metroko luzera duen tirolina probatu nahi zutenak. Ikus, irudietan
Astelehenean hasi zituen Udalak tirolina eraikitzeko lanak eta eguenerako prest zegoen. Udaletik azaldu dutenez, tirolina honek erabilera berria eman nahi dio Lekuederren dagoen berdeguneari, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzako ingurune bat sortuta. Izan ere, tirolina ipintzeko eskaera herriko haurrengandik jaso dutela zehaztu Udalak, haiekin zuzenean izan dituzten esku-hartze eta saioetan, udal-ludotekaren eta Gaztelekuaren bidez.