Tirolina bat ipiniko dute Lekueder parkean

Barren.eus 2021ko abe. 21a, 14:00

Umeentzako tirolina bat ipintzeko lanak hasi ditu Elgoibarko Udalak Lekueder parkean.

Modu parte-hartzailean bultzatutako obra dela zehaztu dute Udaletik. Astelehenean hasi zituzten tirolina ipintzeko lanak, eta eguen honetan, abenduaren 23an, amaitzea aurreikusten dute Udaleko arduradunek.

Ipiniko duten tirolina 21 x 2,245 x 3,38 m-koa izango da, eta guztira 13 metroko luzera izango du. Gainera, irteera-plataforma bat izango du. Inbertsioa 9.096 eurokoa izango da, BEZik gabe.
Tirolina honek erabilera berria eman nahi dio berdeguneari, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzako ingurune bat sortuta. Izan ere, tirolina ipintzeko eskaera herriko haurrengandik jaso du Udalak, haiekin zuzenean izan dituzten esku-hartze eta saioetan, udal-ludotekaren eta Gaztelekuaren bidez.

2021 12 21 tirolina ipintzeko lanak lekueder elgoibar b1

2021 12 21 tirolina ipintzeko lanak lekueder elgoibar zementua

2021 12 21 tirolina ipintzeko lanak lekueder elgoibar orok