Oliden (Orio), Bixkiak (Errezil) eta Olatzar eraikuntzak (Lezo) dira finalean lehiatuko direnak. 21:00etan hasiko da uztarri onenen arteko lehia. 1.700 kiloko harriarekin aritu beharko dute idi pareek. Pisaketa, berriz, ohi bezala goizean izango da. 1.140 kilo pisatu beharko dituzte idi pareek; hortik gorako kilo bakoitzeko, kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute abereek. Irabazleak 1.400 euro, mantak, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu, 1.200 euro bigarrenak eta 1.000 euro hirugarren sailkatzen denak.
Gipuzkoako bost idi dema elkartek antolatzen dute idi gazteentzako txapelketa hau: Sigmako probaleku elkartea, Gaztetandik, Aiako Idi Probak Elkartea, Aipe Aizarnazabalgo Probazale Elkartea eta Azkoitiko Jo Ta Txikiu Idiproba Elkartea. Saizar sagardotegia da Ligako babeslea.
∞Lotura duten albisteak: