Sigma Probaleku Herri Kirol Elkarteak antolatutako idi deman hiru idi pare aritu ziren lehian, eta Eibarko Mendigoitiko idi pareak egin zuen markarik onena: 53 plaza osatu zuen Urutia, BolaƱo eta Adorrixa itzainek gidatutako idi pare gazteak. Ezkioko Iker Zubillagaren idi pareak plaza bat gutxiago egin zuen, zehazki, 52 plaza eta 2,43 metroko marka. Lopategiren idi pareak 50 plaza osatu zituen.
Irabazleak mantak, txapela eta 600 euro jaso zituen saritzat, 550 euro jaso zituen bigarren sailkatuak eta 450 euro hirugarrengoak.
*Argazkiak: Ibon Errazu.