Etxegiña taldea ez da santa eskean irtengo bigarren urtez, baina Caritasentzako dirua biltzeko bidea zabaldu dute

Barren.eus 2022ko urt. 20a, 13:55

Pandemiaren eraginez bertan behera laga zuten iaz santa eskea Etxegiña taldekoek, eta jakinarazi dute aurten ere ez direla irtengo, osasun baldintzak ez dutelako horretarako
aukerarik ematen.

"Pena handiz" hartu dute erabakia. Dena dela, iaz bezala, kontu korronte bat jarri dute, nahi duenak diru ekarpena egin dezan, egoera zaurgarrian daudenei laguntzeko. Etxegiñak santa eskean batzen duen dirua Caritasi ematen dio. Iaz, 785 euro batu zituzten enpresek eta norbanakoek egindako ekarpenei esker. Hauxe da kontu korrontea: Laboral Kutxa: 3035 0007 23 0071019042

Hurrengo urtean santa eskea normaltasunez ospatzeko aukera izatea espero dute Etxegiña taldekoek, besteak beste, usadio zahar honen 100. urteurrenera sasoi betean ailegatzeko. "Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, jaso dugun animo guztiengatik, eta ziur gaude berandu baino lehen indar berrituta aterako garela, 2025ean ospatuko dugun 100. urteurrena jomugan", esan dute.

∞Lotura duten albisteak: