COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea egin dute Kalegoen plazan

Barren.eus 2022ko urt. 22a, 13:48

Iratzargailua taldeak deituta, hainbat herritar batu ziren bariku iluntzean Kalegoen plazan, abenduaren 15ean onartu zen Covid Ziurtagiriaren derrigortasunaren aurka protesta egiteko. Ziurtagiriaren kontrako jarrera erakusteaz gainera, errebindikazio bat baino gehiago bazuten jendartean zabaltzeko.

Iban Muruak hartu zuen hitza Iratzargailua taldearen izenean, eta taldea aurkeztuz hasi zuen berbaldia. Elgoibarko eta Mendaroko herritarrak batu ostean sortu dutela taldea esan zuen, "bakar bakarrik informazioa zabaltzeko". Telegram doako albiste-kanalean Iratzargailua izenarekin kanala ireki dutela ere azaldu zuen, non alor desberdinetako adituen iritziak, artikuluak eta bideoak argitaratzen dituzten, "herritarrek informazo iturri ofizialetatik harago informazioa izan dezaten. Informazio hori, oro har, gutxietsia, isildua edo manpulatua izaten ari baita komunikabide ofizaletan".

Taldea iritzi eta ideologia askotariko jendez osatua dagoela zehaztu zuen, txertatuak eta txertatu gabeak daudela taldean, eta batzen dituena elkarrekiko errespetua dela. "Argi daukaguna da ziurtagiria herritarrak kontrolatzeko sortu den neurri diskriminatzailea dela, osasunarekin zerikusirik ez duena; agintarie gure osasuna ez zaie batere axola. Beti agerikoa izan bada ere, botereak lotsarik gabe bistaratzen du orain nola jokatzen duen, beldurra, gezurrak, mehatxuak eta inposizioa erabiliz, asmo bakar batekin, gizartea zatitzea.
Bizitza plataformak deituta gaur, hilak 22, Bilbon egitekoak diren manifestazioan parte hartzera animatu zituen herritarrak. Elgoibartik joateko autobusa antolatu dute.

 

2022 01 21 covid pasaportea elkarretaratzea iratzargailua kalegoen

2022 01 21 covid pasaportea elkarretaratzea iratzargailua 2

∞Lotura duten albisteak: