COVID-19 pasaportearen aurkako kontzentrazioa egingo dute barikuan, Kalegoen plazan

Barren.eus 2022ko urt. 19a, 09:30

Elgoibarko Iratzargailua taldeak deituta, COVID-19 pasaportearen kontrako elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilaren 21ean.

Abenduaren 14tik aurrera derrigorrezkoa da COVID 19aren ziurtagiria hainbat leku itxitan sartzeko. Besteak beste, kirolgune itxietan, kultur aretoetan eta ostalaritza establezimenduetan sartzeko eskatzen dute. Elgoibarko Iratzargailua taldeak deituta, pasaportearen aurkako elkarretaratzea egingo dute barikuan, 20:00etan, Kalegoen plazan.

2022 01 19 iratzargailua kartela

∞Lotura duten albisteak: